XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Maurice Ravel-en omenez hitzaldi-kontzertua Gasteizko Musika Eskolan.Jesus Guridi Gasteizko Musika Eskolan, Maurice Ravel Euskadiko musikalariaren heriotzaren 50. urtemugan egindako ekintzetan parte hartzeko asmoz, hitzaldi-kontzertua burutuko dute bihar.
Arratsaldeko zortzietan hasiko da Mariano Perez-en hitzaldia.
Mariano Perezek Madrilgo Musikeskolan eta Parisekoan ikasi zuen.
Sevillako Musikeskolan Katedratiko eta Zuzendari izan zen 1978. urteaz geroztik, eta 1985etik hona Madrilgo Musikeskolako irakasle, ISME-ESPAÑA delakoaren Presidentea dugu.
Berrogeita hamar obra inguru egin ditu eta beste dozena erdi bat musikologiari buruzko liburu.
Hitzaldia izan ondoren, kontzertuari ekingo diote Josep Colom pianolariak eta Goncal Comellas txirribitariak, Ravelek egindako
Josep Colom pianolaria sari garrantzitsu batzuren irabazlea izan da, bai Estatuko hirietan, baita Europako beste hirietan ere.
Grabaketa batzuren egilea dugu Josep Colom.
Carmen Deleito pianolariarekin batera maiz jotzen duelarik.
Goncal Comellas, kontzertu honetan ere parte hartuko duen txirribitaria, Gironan jaio zen 1945.ean.
Hamabi urte zituenean, bere txirribita ikasketak hasi zituen.
Kontzertulari bezala Munduko Musika zentru nagusietan izan da: Estatu Espainol, Frantzia, Holanda, Suiza, Italia, Israel eta Amerikan, Orkestra nagusietako zuzendariekin batera lan egin duelarik.
Josep Colomen moduan, Goncal Comellas ere, sari garrantzitsuen irabazlea izan da, eta grabaketa batzuk egiteaz gain
Ravel-en omenezko ekintza hau, Gasteizko Musika Eskolak maiz antolatzen dituen kontzertu guztiak bezala,